XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Klasean sartu garenean, ea ondo pasa al duen galdetu dio andereñoak Txotxori.
Orduan Agnanek zutitu eta esan - Andereño, hitz itsusiak erakusten ari zaizkio.
- Hori ez da egia, gezurti alahena!- esan du Clotairek, nahiz eta errekreora ez irten.
-
Guk ez genuen deus esaten, ikusten bait genuen andereñoa ez zegoela oso pozik.
- Lotsarik ez duzue - zioen - zuen hizkuntza ez dakien pertsona batetaz aprobetxatzeko.
- Eta laguntzeko esan nizuen ba nik, baina zuekin ez dago zereginik! Haur basatiak ematen duzue, edukaziorik gabekoak!.
-
Andereñoak, bi begiak irekita begiratzen zion: - Baina, baina...- esan dio -, George, horrelakorik ez da esan behar! - Ikusi andereño, ez al nizun esaten?- esan du Agnanek.
- Agnan, zigortuta gelditu nahi ez baduzu - oihuka esan dio andereñoak -, barruan gorde itzazu zure pentsakizunak! Agnan nigarrez hasi da.
- Txibato zerria!- oihu egin du norbaitek, baina andereñoak ez du jakin zein izan den, (...).